Hipopotamoa Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da.
Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira. Hipopotamoak ugaztun handiak dira, hankak motzak dituzte eta gorputza eta haien gorputza upel forma du. Buru handia dute eta ahoa zabala dute. Txerriek bezala hipopotamoek lau behatz dituzte, baina ugaztun hauek ibiltzeko lau behatzak erabiltzen dituzte.
Gaur egungo espeziek azal-lehunak dituzte eta sebo-guruinak eta izerdi guruinak ez dituzte. Ugaztun hauen epidermisa nahiko argala da, beraz leku lehorretan asko deshidratatzen dira. 4,5 metrorainoko luzera izan dezakete eta 1.500etik 1.800 kg-ra bitartean (arrak) edo 1.300dik 1.500 kg-ra bitartean (emeak) pisa ditzakete.
Lehorreko belarrez eta uretako landareez elikatzen dira, loto loreak deituak. Nahiz eta arraroa ikusi, arrain eta txori espezie askok haren gorotzetatik elikatzen dira.