Lehoinabarra, felidae familiako ugaztun espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiakohegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.
Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
Lehoinabarrak 1 edo 1,8 metro neurtzen du, gehi buztanaren 75 edo 100 zentimetroak. Bere altuera 45 edo 65 zentimetrokoa izaten da eta 90 kilogramoko pisua izatera iristen da.