Olagarroa, tsasoko animali txikietaz elikatzen den zefalopodoa da. zefalopodo guztiak bezala, obiparoak dira.
Ozeano Indiko Pazifikoko itsas hondoan bizi dira, eta badirudi hainbat espezie daudela.
Egoera normalean, gorputza baino garro luzeagoak eta marra zuri-gorriak dituzte. 8 garro eta 3 bihotz dauzkate. Gorputzeko hezur bakarra mokoa da. 3 metroko luzera izatera iritsi daiteke, 2 metroko garroekin. 25 kilogramoko pisua izan ohi dute.
Arrautzak jartzean, ahulduraz hil arte babesten ditu. 8.000 arrautz inguru jartzen ditu, horietatik 20 inguru irauten dute bizirik.
Inguruan dabiltzan harraparien arabera, animalia bat edo beste imitatzen dute: karramarro handia, itsasoko sugeak, itsasoko anemonak, marmokak, arraiak, etab.
Bakarrik gauetan ateratzen dira, egunean berriz haien babeslekuetan ezkutatzen dira.
Arriskuan daudenean, azkarrago ihes egiteko, haien arnas organoetatik ur txorrotada handia botatzen dute.