Arratoia muridae familiako karraskari-taldea da, ugaztunen barruan dagoena. Gizakia eta gero, ugaztun-talderik hedatuena da, kontinente guztietan Antartikan izan ezik, bizi dena. Hala ere, ziur asko, Asian dute jatorria, Indian eta Persian hain zuzen ere.
Muridoak ugaztun txikiak dira, 10 cm ingurukoak isatsa kontuan hartu gabe. Gorputza luzanga izaten dute, eta isatsa luzea. Gehienak marroixkak dira, baina badira beltzak, grisak eta marra zuridunak ere. Handienak (Rattus xanthurus ) 27 zentimetrotako neurriraino hel daitezke (34 zentimetrotarainoko buztana kontutan izan gabe).
Pisuaren aldetik, handienek 500 gramo inguru pisatzen dute.
Entzumena eta usaimena oso garatuak dituzte, eta era askotako habitatetanbizi dira: basoak, belardiak eta mendikateak. Espezie batzuk, hala nola gerbilak, basamortuko kondizio berezietarako moldatuta daude, eta luze bizi daitezke ia batere urik hartu gabe. Herbiboroak edo omniboroak dira. Maiztasun handiarekin ugaltzen dira; espezie askok kume ugari izaten dituzte urtean zenbait aldiz. Jaioberriak, gehienetan, itsuak dira, ez dute ilerik eta ez dira gauza bakarrik bizitzeko.
Karraskari gehienak bezala belarjaleak dira.