Untxia

Untxia Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoko zenbait eskualdetan bizi direnak. Ugaztun karraskari belarjale hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen direnak eta lurrean egiten dituzten zuloetan bizi direnak.[1]

Taxonomiaren ikuspegitik ez dute maila zehatzik. Euskal Herrian eta mendebaldeko Europa osoan, espezierik arruntena etxe-untxia da. Etxe-untxia edo mendi-untxia Europako untxia da. Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian.

Basa-untxiak 34 eta 50 cm arteko neurria du. (burua eta gorputzaren luzera). Bere pisua, 1,2 kg-tik 2,5 kg artekoa. Azala gorri-marroi kolorekoa da, tonu ezberdinekin. batzuetan gorri horri esker arrapakarietatik ihes egin dezake.