Hartza

Hartza ugaztun handia da, gaur egun munduko hainbat tokitan desagertzeko arriskuan dagoena, historikoki garrantzi handia izan badu ere.

Neurriz handiak eta gorputzez sendo trinkoak dira. Isats laburra eta hanka zapalak izaten dituzte, plantigradoak dira. 42 hortz dituzte gehienek.

Europako eskualde batzuetan, ia Asia guztian, Ipar Amerikan, eta Hego Amerikako mendebaldeko itsasaldean bizi dira. Hartz arrea eta hartz zuria dira urtsidoen familiako espezie ezagunenetako batzuk.

Hartz inurrijale modukoak ez dira benetako hartzak.

Hartzak orojaleak dira: erroak, intxaurrak, eztia, baiak... jaten dituzte. Baina bestenaz, erreka edo aitzira batean, arrain batzuk arrapatzen ahal dituze. Ardiak bezalako animaliak ere gustuko dituzte.

Gaur eguneko hartzek 1 -2,8 m arteko luzeera izaten dute eta 27 eta 780 kg arteko pisua.