Orka edo ezpalarta Orcinus generoko zetazeo bakarra da, mundu osoko itsasoetan bizi dena. Izurdeekin batera Delphinidae familian sailkatuta dago eta hauek bezala ugaztunak dira..
10-en bat m luzea da, beltza kolorez sabel, lepo eta buruaren bi aldeetara (begi faltsuen itxura hartuz) zuriuneak dituena. Bizkar-hegal zorrotza izaten du, zenbaitetan 1,80 metrotarainokoa izatera irits daitekeena. Emea arra baino txikiagoa izaten da. Barailetan 40-50 inguru hortz konikoak izaten ditu eta ar handi eta ondo haziak 5,5 tonetatako pisura irits daitezke, emeak aldiz, normalean ez dira 4 tonetara heltzen.
Ozeanoetan ez dago orka talde bateri alde egiteko edo borroka emateko gai den animaliarik, benetako ozeanoetako erregeak dira eta itsa animali "beldurgarri" eta handienak ere bere menuan sartzen dira, katxalotea, marrazo zuria, itsas elefantea eta itsas kokodriloa barne.
Bere harrapakinak arrain talde handietatik bale urdin erraldoietara (batez ere kumeak) doaz, mota guztietako itsas ugaztun, zetazio, arrain, narrasti eta hegaztietatik igarota.