Orain, proiektuaren azken txanpa baino ez dela falta, une egokia da nork bere lanaren inguruko hausnarketa egiteko. “Autoebaluazio-txantiloia” erabiliko dugu horretarako; irakurri arretaz behean jarri duguna eta BAI edo EZ markatu. Lana zertan hobetu dezakezun ere idatzi ahal izango duzu txantiloiaren azken atalean. Behin zuzenketak eginda, 1. mailakoen gelara joango zarete eta lanaren aurkezpena egingo duzue bertan. Zorte on, lagunok!!!