Zer deritzozue Amaiak kontatu digun istorioari? Interesgarria ematen du, ezta?
Amaiak amamak emandako hostoak ekarri dizkigu ikasgelara, eta bere jakin-mina ere bai. Lagunduko diogu misterioa argitzen?
Eta, laguntzeko prest egonez gero, zer egingo dugu?
Amamak Amaiari esan dio ikertzaile-lana egin behar duela, baina, … badakigu guk zer egiten duten ikertzaileek? Zer egiten dute? Lan zaila izango da? Oraintxe ikusiko dugu.
Behean, hainbat esaldi dituen taula bat aurkituko duzue: batzuek ikertzaile-lanarekin zerikusia dute, baina beste batzuek ez.
Markatu, zuen ustez, ikertzaile lanari dagozkionak. Ea zenbat aurkitzen duzuen!
ZER EGITEN DUTE IKERTZAILEEK?
Aurreko ariketa bukatu ondoren, argi izango duzue zer egiten duten ikertzaileek, ezta?
Hala ematen du, baina, argiago ikus dezazuen, ikertzaile ezagun batek, Sherlock Holmesek,
bere lana nolakoa den kontatuko dizue. Erreparatu hark idatzi duenari eta begiratu ea bat datorren aurreko taulan aukeratu duzuenarekin.
Zer? Asmatu duzue zein diren ikertzailearen betebeharrak? Eta, zer deritzozue lanbide horri?
Irakurri beheko galderak eta komentatu taldean .
ZUEN ARTEAN KOMENTATZEKO
Azken galderari baietz erantzun badiozue, laster izango duzue ikertzaile-lanetan trebatzen hasteko aukera. Jo aurrera eta ikusiko duzue zertaz ari garen.