2.1.2. ariketa. Nola hazten dira? Zeta-harren bizi-prozesua

Hara, lagunok! Dagoeneko jantzita gaude zeta-harrei buruzko zenbait kontutan, ezta? Baina, zientzia-ikertzaileek ez dira sarritan konforme izaten, eta toki eta hizkuntza askotan bilatzen dute informazioa. Horregatik, oso baliagarria da hizkuntzak jakitea, aukera gehiago izan dezagun informazioa biltzeko unean.

Eta, zuek? Zenbat hizkuntza dakizue zuek? Euskara, gaztelania eta… ingelesa? Ingelesa ere badakizue? Orduan, di-da batean beteko duzue hurrengo ariketa.

Hona hemen proposamena:

Ø Lehenengo, behean aurkituko duzuen testua irakurriko duzue. Ez kezkatu, ingelesez egon arren, oso erraza da, eta, gainera, irudien hiztegia izango duzue alboan lagungarri.

Ø Gero, testuan esaten dena ulertu duzuen ala ez ikusteko, argazki batzuk ordenan jarriko dituzue, eta dagokion izena itsatsiko duzue bakoitzaren azpian.

Ø Azkenik, eta informazioa baliatzeko, falta diren hitzak idatziko dituzue zeta-harren bizi-zikloa azaltzen duen testu batean.

Zer lortuko duzue ariketa betez gero?

ü Ingelesez idatzitako testu erraz bat ulertzeko gauza zaretela egiaztatzea.

ü Zenbait hitzen ingelesezko ordaina ezagutzea.

ü Zeta-harren bizi-zikloaren prozesua aintzat hartzea.

Dena ulertu baduzue, eta konforme bazaudete, ekin testua irakurtzeari.

Hello!
Facts About Silkworms

Ingelesezko testua ikurri duzue, ezta? Orduan, ariketa bat egingo duzue informazioaren nondik-norako nagusiei antzeman diezuen ala ez ikusteko. Erreparatu arretaz jarraitu beharreko prozedurari:

- Behean dituzuen argazkiak begiratuko dituzue lehenengo.

- Gero, goiko testuan jaso duzuen informazioa aintzat hartuta, ordenan jarriko dituzue azpian duten taulan.

- Ondoren, izena jarriko diezue argazkiei. Horretarako, animaliaren itxurari erreparatuko diozue, eta izena aukeratuko duzue bertan ikusiko duzuen zerrendatik.

- Azkenik, falta diren hitzak idatziko dituzue zeta-harren bizi-zikloa azaltzen duen testu batean.

Prozedura ulertu baduzue, lanari ekingo diozue. Gogoratu ezazue denon artean bete behar duzuela testua. Gero, irakaslearen laguntzaz zuzenduko duzue, eta, bukatzean, karpetan gordeko duzue azken azalpenean baliatzeko.

AURRERA BA, ZIENTZILARIOK!

Copia de Kokatu irudiak e...itzak dagokien lekuan.doc

GEROKO GORDE. METAMORFOSIA

Zeta-harraren bizi-zikloak lau aldi ditu, eta aldi bakoitzean forma bat izango du gure animaliatxoak. Lehenengoan, ……………… izango da, oso-oso txikia, borobila eta grisa. Udaberri aldean, …………………… bihurtuko da eta marugatze-hostoak jan eta jan arituko da, tamainan asko handitu arte. Aste batzuk geroago, berak ekoizten duen zeta-haria erabiliz, ………………………… bat sortuko du zeta-harrak bere buruaren inguruan, eta han egongo da bilduta ……………………… bihurtu arte. Azkenik, oskoletik irtengo da, beste kide batekin parekatuko da eta arrautzak sortuko ditu.

Zer, zeta-harren metamorfosiari buruzko testua osatu duzue? Ia konturatu gabe, azalpen-testu txiki bat lortu duzue, lagunok.

Bai, horixe! Eta, orain, zeta-harren gaineko informazioa aztertzen jarraituko dugu.