4.2. jarduera. Lexikoa aberasten

Jarduera honetan, lexikoa idazle handien antzera erabiltzen ikasiko duzue.Zeta-harren azalpenean erabili beharreko "hitz berezi" asko 2. moduluko ariketetan dituzue eskuragarri, baina, testu txukunak sortzeko, beste baliabide batzuk ezagutzea komeni zaizue.

Hurrengo orrietan, hizkuntza aberasten ikasteko ariketak egingo dituzue:

- Lehenengo, zeta-harrei buruzko lexiko espezifikoa ekarriko duzue gogora eta zenbait hitz ikasten ahaleginduko zarete.

- Ondoren, hitz bat behin eta berriz ez errepikatzeko zer egin daitekeen ikusiko duzue, eta idazkera aberasteko trikimailu batzuk ikasiko dituzue.

Idazle-lanetan trebatzeko prest? Bai? Orduan, egin aurrera.