3.2. jarduera. Behaketa-prozesuaren berri emateko pausoak zehazten

IRAKASLEAK AZALDU BEHARREKOA

Baduzue prest deskripzio-testurako eskema? Bai, ezta? Lan ederra egin duzue, lagunok!

Orain, zeta-harren behaketa-prozesuaren berri emateko bidea aztertuko duzue. Horretarako, pauso hauei jarraituko diezue:

Ø Lehenengo, egunerokoa zer den ekarriko duzue gogora; horretarako, eredu bat aztertuko duzue eta galdera batzuk erantzungo dituzue.

Ø Horren ostean, eguneroko baten zatiak ordenatuko dituzue, testu mota horren ezaugarriak antzeman dituzuen ala ez ikusteko.

Ø Amaitzeko, idazten ari zareten egunerokora joko duzue eta arreta handiz aztertuko duzue, gertaera eta egun aipagarrienak aukeratzeko.

Egunerokoa bukatutakoan lortuko duzuen gertakarien “bilduma” baliatuta, narrazio bat sortuko duzue proiektuaren azken atalean. Beraz, zeta-harren egunerokoa narrazio-testu bihurtuko duzue, istorio bat balitz bezala, entzuleentzat entretenigarriagoa izan dadin.

Prest zaudete lanarekin jarraitzeko? Orduan, segi aurrera!