3.1.2. ariketa. Informazioa paragrafotan antolatuko dugu

Ondo aztertu duzue testua, ezta? Egiturari erreparatu diozue? Orduan, ariketa bat egingo duzue testuko ideia garrantzitsuenak zein diren ikusteko.

Beheko taulan, aurreko testuan ikusitako kontu batzuk ageri dira; zuek testuko zer paragrafotan dauden bilatu behar duzue.

Binaka jarrita, irakurri ondo esaldiak eta eskumako gelaxketan idatzi bakoitzari dagokion paragrafoaren zenbakia. Pistarik nahi? Erreparatu testuan aurkituko dituzun zenbaki gorriei. Taula bete ostean, taldean egingo dituzue zuzenketak irakaslearen laguntzaz.

Hasteko prest? Aurrera, bada!

TXANTXIKUAK

Paragrafo bakoitzean zer informazio ematen diguten ikusi ostean, ahaleginduko gara dena era ordenatuagoan kontatzen. Horretarako, hitz-klabe batzuk aurkituko dituzue beheko koadroan, zuen eskema osatzeko lagungarri izango direnak. Hitzok erabiliko ditugu paragrafo bakoitzean zeren gainean aritzen diren esateko, eta esaldien bigarren partean kokatuko ditugu. Adi, neska-mutilok! Esaldi batzuetan aditza ere falta da-eta.

Jarri binaka eta hasi hutsuneak betetzen.

ESALDIAK OSATU

Erreparatu adibideari eta osatu esaldiak taulako emaitzak kontuan hartuta.

HITZ-KLABEAK: ezaugarri fisikoak - elikadura - Euskal Herriko bizilekuak - bizimodua - ugalketa - metamorfosia

1 Lehenengo paragrafoan txantxikuak nolakoan diren esaten digute; beraz, ezaugarri fisikoei buruz hitz egiten dute.

2 Bigarren paragrafoan igel horiek non bizi diren kontatzen dute; beraz, ………………-ri buruz …………..................... dute.

3 Hirugarren paragrafoan txantxikuek zer jaten duten esaten digute; beraz, ……………………………. -z aritzen dira.

4 Laugarren paragrafoan txantxikuak nola ugaltzen diren azaltzen dute; beraz, ……………...... dute hizpide.

5 Bosgarren paragrafoan igelok beren bizi-zikloan itxura desberdinak izaten dituztela esaten digute; beraz, …………………-ren inguruko kontuak aipatzen dituzte.

6 Azken paragrafoan txantxikuak Euskal Herriko zer tokitan bizi diren esaten dute; beraz, ……………………………….......................

Esaldi guztiak betetzea lortu baduzue, zorionak! Testu baten egituraren berri emateko bidea asmatu duzue, lagunok!

Hori ikusita, zuen deskripzio-testurako eskema di-da batean sortuko duzue, ezta? Ikusi dezagun, bada!