5.2.2. ariketa. Testu idatzia moldatuko dugu ahozko azalpenerako

IRAKASLEAREN LAGUNTZAZ EGITEKO

Aurreko ariketan, ikasle batzuek egindako azalpenak ikusi ditugu, eta, zenbait galdera erantzun ondoren, argi utzi dugu zein diren azalpenerako prozedura egokiak.

Beraz, argi dago nola jokatu behar den publikoaren aurrean, ezta? Orduan, idatzizko testua ahozko bihurtzeko prozedura aztertuko dugu orain.

Beheko taulan, ahozko azalpenean erabiltzeko egokiak diren hainbat esapide aurkituko dituzue. Zuek hobeto ulertzeko, atalka antolatu ditugu, azalpenaren une bakoitzak eskatzen duen esapide motaren arabera; arretaz erreparatzen badiezue, berehala konturatuko zarete ezagunak direla guztiak, bai irakasleek, bai telebistako esatariek erabiltzen dituztelako.

Orain, talde handian irakurriko dituzue esapideok, eta irakaslearekin komentatuko duzue noiz eta nola erabili daitezkeen. Gero, taldera bueltatuko zarete eta bertan erabakiko duzue zer esapide erabiliko dituzuen azalpenaren une bakoitzean; amaitzeko, aukeratutakoak azpimarratuko dituzue taulan.

Orain, testua prest duzuela, entsegua egiteko unea heldu da.