Ikusi duzuenez, aurreko testuan urdinez idatzitako hitzak aditzak dira. Igarri duzue zertarako erabiltzen diren? Kontu desberdinak adierazteko, ezta?
Aditza ekintza adierazten duen hitza da, baina beste funtzio batzuk ere baditu: ekintza hori nork egin duen esaten du (pertsona), eta noiz egin duen ere bai (aldia); horrez gain, ekintza zenbat aldiz gertatu den azaltzen du: baten baino gehiagotan edo behin baino ez.
Zer? Ulertzeko zaila? Argiago ikusiko duzue beheko adibideei erreparatuta:
* Gu 9etan joaten gara eskolara esaten badugu, ohitura adierazten ari gara, hau da, sarritan gertatzen dela esaten ari gara; orainaldia da, eta ohiturazkoa.
* Koadrilakoak zinera joango dira esaten badugu, ekintza hori gero gertatuko dela adierazten ari gara; aditza geroaldian dago.
* Atzo amamaren etxean egon nintzen esanez gero, ekintza amaituta dagoela eta atzo gertatu zela esaten ari gara; aditza lehenaldiari dagokio.
Baina, aditzek ez dute denboraren marka bakarrik hartzen, ezta? Goian esan dugunez, pertsonaren marka ere hartzen dute; alegia, ekintza nork egin duen ere adierazten dute. Ikusi dezagun, bada!
Aditzaren pertsonaren marka
Orain, erreparatu, banan-banan, aldia aztertzeko gorago erabilitako esaldiei eta erantzun galderak:
- Zer pertsona erabili dute esaldi bakoitzean nabarmendutako aditzean?
- Nork egin du ekintza?
- Pertsona bera izan da hiru esaldietan?
Adibideak berriro aztertuta, ulertu duzue zer diren aditzaren pertsona eta aldia? Oraintxe ikusiko dugu!
Taula bete baduzue, jo irakaslearengana eta berak esango dizue zer zuzenketa egin behar duzuen. Dena konpondu ostean, hurrengo ariketa egiteko moduan izango zarete.