5.2.3. ariketa. Ahozkoaren entsegua

Ikasitakoa proban jartzeko garaia da, neska-mutilok. Baina, azalpenari ekin aurretik, primeran etorriko zaizkizuen ariketa batzuk egin ditzazuen animatu nahi zaituztegu.Behean, ahots-prozesuan parte hartzen duten sistemei buruzko aurkezpen bat ikusiko duzue; ahoskera hobetzeko ariketa batzuk ere aurkituko dituzue bertan.

Egin klik, aztertu arretaz eta ahalegindu ariketak betetzen.

Presentación de Google

Ahoskera hobetzeko ariketak bukatu badituzue, aurrera egingo dugu entseguaren kontu honekin.

Gogoratu gidoia beharrezkoa dela azalpena antolatzeko, ideiak bata bestearen atzean, ezer ahaztu gabe esateko. Hartu kontuan taldeko kide guztiok parte hartu behar duzuela; beraz, saiatu ondo banatzen egin beharreko lanak. Bestalde, komeni da entsegua grabatzea, taldekideen artean aztertu eta zer hobetu behar duzuen erabakitzeko.

Grabatu zein ez, argi dago entseguan egindakoa ebaluatu beharreko ariketa dela. Idatzizko testuarekin egin genuen bezala, alboko taldekoek aztertuko dute zuen lana, eta zuek beste horrenbeste egingo duzue haien azalpenarekin.

Zuzenketetan lagungarri suertatuko zaizuen txantiloi bat aurkituko duzue hurrengo orrian; aldez aurretik aztertuz gero, azalpena txukun egiteko argibide batzuk aurkituko dituzue bertan.