3.1.1. ariketa. Testu baten egiturari erreparatuko diogu

Behean dagoen testuan animalia bati buruzko azalpena aurkituko duzue; irakurri egingo duzue eta, dena ulertu ostean, galdera batzuk erantzungo dituzue.

Orain, jarri binaka, bota testuari gain-begirada bat eta erantzun hurrengo galderei:

        • Badu titulurik?
        • Eta azpititulurik?
        • Ageri da argazkirik? Eta maparik edo grafikorik?

Orain, testua irakurtzen hasiko zarete, eta, gero, beste galdera batzuk erantzungo dituzue. Hala ere, hasi aurretik, hartu kontuan:

Testuan esaten den guztia ulertzen ez baduzue, ez kezkatu! Oinarrizko informazioa baino ez duzue jaso behar izango eta. Hala ere, garrantzizkotzat jotzen duzuen hitzen bat ulertzen ez baduzue, bilatu ezazue hiztegian edo galdetu iezaiozue irakasleari.

Copia de Txantxiku arrunta.doc

Zer, ikertzaileok, dena ulertu duzue? Hitz arrotz asko aurkitu duzue? Zenbat aldiz jo behar izan duzue hiztegira? Eta informazioa? Interesgarria izan da? Bada, lan txiki bat egingo duzue orain testua erabilita.

Irakurketa-lanari etekina ateratzeko ariketatxo batzuk egingo dituzue taldean. Hasteko, beheko galderei erreparatuko diezue eta, erantzuna jakin ezean, testura joko duzue laguntza bila.

    • Argi dago hasieratik zeri buruz hitz egingo duten?
    • Gaika banatuta daude oinarrizko ideiak?
    • Paragrafoak ditu edo dena jarraian idatzita dago?
    • Zertarako izan daitezke testuan ageri diren zenbaki gorriak?
    • Badago argazkirik? Zertarako balio dute?
    • Nola bukatzen da testua? Egiten dute laburpenik?

Galderak talde txikian erantzun eta gero, talde handian elkartuko zarete eta zuzenketak egingo dituzue irakaslearen laguntzaz. Horren ostean, beste ariketa sorta bat egingo duzue, bukaerako testurako ideiak antolatzen hasi zaitezten.

Prest zaudete lanean jarraitzeko? Orduan, jo ezazue hurrengo orrira.