Behean hitz sorta bat duzue, eta, haren ondoan, kutxa berezi bat. Sortakoen artean, txantxikuari erreferentzia egiteko erabil daitezkeen zenbait hitz dituzue, batzuk bakarrik eta beste batzuk bikotean edo hirukotean.
Aukeratu "txantxiku" izenarekin lotura duten hitzak edo hitz multzoak, eta sartu kutxa barruan. Ea zenbat asmatzen duzuen!
txantxikua landare ederra
"TXANTXIKU" HITZAREN BALIOKIDEAK
zomorroa haragijale hura
halako animalia ugaztun hori
mamifero erraldoia
anfibio txiki hori horrelako zaldia
igerilari trebe hau
Ikusi duzue zenbat modutan esan diezaiokegun “txantxikuari" izena bera errepikatu gabe? Bada, beste horrenbeste egingo duzue zuek geroxeago zeta-harrei buruzko testua erabilita.
Izenak ordezkatzekoak alde batera utzi, eta ekintza bat modu desberdinetan nola adierazten den ikusiko dugu. Horretarako, gogora ekarriko dugu azalpenerako eskema finkatzeko erabili zenuten testua. Egileak “esan” aditza zuen buruan, baina ez zuen nahi modu berean erabili beti.
Irakurri arretaz beheko fitxako esaldi sorta eta errepikapena saihesteko erabili dituen “esaten dute” espresioaren ordezkoak aurkituko dituzue bertan. Ea asmatzen duzuen dauden guztiak azpimarratzen!
Gero, esaldi sortaren alboko koadroan kopiatuko dituzue aukeratu dituzuenak.
Lana bukatu ostean, irakaslearengana joko duzue zuzenketak egiteko.
"ESATEN DUTE" edo ....
* .................................................
* .................................................
* .................................................
* .................................................
Zer, lagunok? Ikusi duzue nola egiten duten idazle trebeek? Hasi zarete pentsatzen zein izango diren zuen azalpeneko ordezko hitzak eta espresioak? Geroxeago ikusiko dugu!
Oraingoz, testua ederrago agertzeko baliabideak aztertzen jarraituko dugu.