5.1.3.2. Ordezko hitzen zerrenda osatzen

Jakingo duzuenez, maila handiko idazleek zenbait trikimailu erabiltzen dituzte hitzak behin eta berriro ez errepikatzeko. Zuek gauza bera egingo duzue sortuko dituzuen testuetan, eta lan horren entsegua egiteko ariketa bat beteko duzue orain.

Txantxikuei buruzko deskribapen-testuan arakatu eta gero, beheko kutxan bildu ditugu animalia horiei erreferentzia egiteko aurkitu ditugun hitzak.

Ez du zaila ematen, ezta? Hortaz, zuen txanda heldu da. Jo ezazue zeta-harren deskribapen-testura eta ahalegindu beheko kutxa betetzen. Hartu ezazue kontuan aukeratutako hitzek zeta-harren egunerokoaren berri emateko ere balio izango dutela.

Zer, lagunok? Bete duzue kutxa? Testuan erabiltzeko izango dira denak, ezta? Orduan, azken trikimailua praktikan jartzeko moduan izango zarete. Jo aurrera eta zertaz ari garen ikusiko duzue.