4.1.1. ariketa. Azalpen-testu bateko aditzei erreparatuko diegu

Beheko koadroan ezaguna duzuen testu bateko bi pasarte aurkituko dituzue. Pasarteotako hitz batzuk urdinez nabarmendu ditugu. Irakurri testua, hartu kontuan hitzak eta, bukatutakoan, erantzun galderei.

4.1.1.Txantxiku arrunta-aditzak nabarmenduta

Irakurri duzue testua arretaz? Kontuan hartu dituzue urdinez nabarmendutako hitzak? Bai? Orduan, erantzun beheko galderei:

    • Zer motatako hitzak dira?
  • Zertarako erabiltzen ditu testuaren egileak?
  • Zer adierazi nahi du hitzon bidez?

Oraindik zalantzatan? Egon lasai, lagunok! Hurrengo ariketa egin ostean, argiago ikusiko duzue dena. Hortaz, jarraitu dezagun lanean!