Betetzen ari zarete zeta-harren egunerokoa egunez eguneko behaketa prozesuan? Erabiltzen ari zarete behaketarako taula?
Orduan, erraz berreskuratuko dituzue dokumentuok atal honetan erabiltzeko.
Datuak biltzeko unean, egun bakoitzeko data idazteaz gain, zeta-harren bizi-zikloan gertatu den guztia idatzi duzue: zenbat jan duten, zer aldaketa fisiko izan duten, zer itxura hartzen ari diren eta abar. Baina, egun askotan ez da ezer berririk gertatu, ezta? Beste momentu batzuetan, ordea, aldaketa nabarmenak antzeman dituzue.
Zeta-harren egunerokoan idatzita duzuena errazago azter dezazuen, galdera batzuk prestatu ditugu beheko koadroan. Galderok irakaslearen laguntzaz erantzungo dituzue eta, horren ostean, azalpenerako informazioa aukeratu eta azpimarratu egingo duzue egunerokoan bertan.
Ume txikien aurrean egingo dugun azalpenean…
A. … idatzi dugun guztia kontatuko dugu.
B. …behaketaren une esanguratsuenak baino ez ditugu kontatuko.
Berrikusi duzue egunerokoa? Zenbat gertakari xelebre bildu dituzue azken asteotan? Kontatzeko modukoak izango dira gehienak, ezta? Hala izanez gero, hartu kontuan:
Aintzat hartu badituzue azken argibideak, 4. modulura jotzeko moduan izango zarete. Atal horretan, hizkuntza idazle handien antzera erabiltzen ikasteko aukera izango duzue.
Proba egiteko prest? Orduan…