Lana idatzi ostean, zuen arteko ebaluazioa egingo duzue beheko txantiloia erabilita. Alboko taldekoen lana jasoko duzue, eta, arretaz irakurri ostean, ebaluatu egingo duzue txantiloiko galderei erreparatuta.
Albokoen iritzia jaso ostean, egindako lana hobetzeko denbora hartuko duzue. Irakasleak lagunduko dizue testua txukuntzen, 1. mailakoen aurrean behar bezala azaldu dezazuen.
Horrez gain, ahozko azalpenerako gordeko duzue zuzendutakoa, ezinbestekoa izango da-eta eman beharreko informazioa gogoan izateko. Gero eta gutxiago falta da, lagunok, aurkezpen-egunerako. Segi aurrera azken ariketa sorta egiteko.