1.4.2. ariketa. Informazioa aplikatuko dugu. Animaliak konparatuko ditugu

Dagoeneko aurkitu dugu gure “makilatxo beltz”horien izena, eta ikasi dugu zeta izeneko oihal preziatua egiteko erabiltzen direla.

Hona hemen beste argazki bat; ikusten duzuenez, zeta-harrak hazi egin dira eta kolorea ere aldatu egin dute.

Orain, beste pauso bat proposatzen dizuegu egin beharreko ikerketan.

Zeta-harrek hainbat itxura-aldaketa jasaten dituztela irakurri duzue aurreko ariketa batean; itxura aldatzeko prozesu horri metamorfosi esaten diogu.

Metamorfosia zer den hobeto ulertzeko, ariketa batzuk egingo dituzue jarraian.

Hasteko, metamorfosiaren definizioa irakurriko duzue.

METAMORFOSI

1. Biol. Zenbait animaliaren (intsektu, anfibio eta abarren) garapenean enbrioi- eta heldutasun-faseen artean gertatzen den formaren eta egituraren aldaketa.

Ulertu duzue definizioan esaten dena? Ikusi dezagun, bada.

Beheko fitxan, zenbait espezietako izaki bizidunen irudiak ikusiko dituzue. Ezkerreko zutabean, espezie bakoitzaren kumeak ageri dira eta, eskumakoan, helduak. Elkartu zenbakien bidez espezie bereko kumea eta heldua, eta, gero, markatu metamorfosia izaten dutenak.

ANIMALIAK LOTZEKO TAULA.doc

Lotu dituzue irudi guztiak? Asmatu dituzue denak? Aurkitu duzue metamorfosia izaten duen espezierik fitxakoen artean?

Orain, beheko galderak komentatuko dituzue taldekideen artean:

· Zuen ustez, jasaten dugu metamorfosia gizakiok haurrak garenetik helduarora iritsi arte?

· Zeta-harrez gain, ezagutzen duzue metamorfosia izaten duen beste animaliarik? Zein?

Tira, lagunok! Atal honetan ikertu dugunari buruzko hausnarketa egin ondoren, ez duzue izango zailtasunik hurrengo esaldiak osatzeko.

Pentsatu ondo eta osatu

ü Gizakiok ez dugu izaten _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _-rik gure bizitzan; izaten ditugun a _ _ _ _ _ tak tamainan eta ezaugarri batzuetan baino ez dira gertatzen, eta eutsi egiten diogu jaiotzean genuen fo _ _ _ ri.

ü Badaude animaliak metamorfosia izaten dutenak, adibidez, _ _ _ _-_ _ _ _ak insektuen artean eta txan _ _ _ _ _ ak anfibioen artean.

Metamorfosiaren kontzeptua ulertu eta gero, orain arte ikusi duzuenari buruzko gogoeta egingo duzue. Horren ostean, hurrengo atalera joko dugu eta azalpen-testuan erabili beharreko informazioa bilatuko dugu.

««««««««««

Konturatu zarete, lagunok? Zuek ere zerbait ekoiztuko duzue, zeta-harrek bezalaxe.

    • Zuen haria hitzez egindakoa izango da.
    • Sortuko duzuen oihala azalpen-testua izango da.

««««««««««

Aurrera joateko, egin klik hemen.