Behean duzuen koadroan ahozko azalpen txukunerako gomendioak jarri ditugu, baina maltzur samar jokatu dugu eta egin behar ez direnak ere sartu ditugu besteekin nahasian; aztertu zerrenda eta bete orriko azken taula irizpide hauen arabera:
- Ezkerreko zutabean, ahozko azalpen batean egokiak diren jarrerak
- Eskuineko zutabean, desegokiak liratekeenak
Zer non jarri taldekideen artean erabakiko duzue, baina irakaslearekin komentatuko duzue banaketa egin baino lehen. Dena ulertu baduzue, hasi ariketa egiten.
Ahozko azalpenean nolako jarrera izan behar dugun ikusi ondoren, testu idatzia moldatzeari ekingo diogu. Egin klik eta jo hurrengo orrira.