Beheko koadroan zeta-harrak ongi zaintzeko bete behar diren arau batzuk idatzi ditugu. Bi aukera aurkituko dituzue esaldi bakoitzean. Aukeratu egokiena eta azpimarratu nahi duzuen koloreaz. Behar duzuen tresna hartu, eta, aurrera!
Cuadro de texto
● Zeta-harrak hibernatzen ari direnean, leku fresko/bero batean gorde behar dira.
● Jaio berriak direnean, hozkailuan / zapata kutxa batean sartuko ditugu.
● Elikatzeko orduan, letxuga zatiak / marugatze hostoak emango dizkiegu.
● Egunero/astero egiaztatu behar dugu janari nahikoa dutela.
● Kutxa zikinduz gero, uraz garbitu / papera aldatu behar da.
● Azalberritze-aldian diren bitartean, eskuan hartu / lasai utzi behar ditugu zeta-harrak.
Tira, lagunok! Ariketa ondo bete baduzue ez duzue arazorik izango zeta-harrak behar bezala zaintzeko. Hala ere, beste ariketatxo bat egingo duzue zaintze-lanaren arau batzuk finkatzeko. Egin klik eta segi aurrera.