Gogoratuko duzuenez, 3. moduluan zenbait ariketa egin zenuten erabiliko ditugun testu mota bien egiturari erreparatzeko, eta deskribapenaren eskema eta gertakari garrantzitsuenen berri ematen zuen egunerokoa osatu zenituzten bertan.
Ariketa honetan, bi tresna haiek erabiliko dituzue zeta-harrei buruzko informazioa finkatzeko. Errazago egin dezazuen, datuak biltzeko bi taula jarri ditugu behean: lehenengoan, eskemaren puntu nagusiak aurkituko dituzue eta, bigarrenean, behaketaren une garrantzitsuenak biltzeko galderak.
Erreparatu arretaz taulei eta, gero, irakurri beheko argibideak:
- Oraingoan, bi azpitaldetan egingo duzue lan. Azpitalde bakoitzak tauletako bat betetzeko ardura izango du, baina, bukaeran, elkarri erakutsiko diozue lanaren emaitza.
- Deskribapenerako datu-bilketa egiteko, irakurri ondo galderak eta idatzi erantzunak alboko zutabean.
- Behaketa-prozesuaren narrazioa egiteko, galderei erantzungo diezue, baina, gogoratu! Garrantzitsuena baino ez duzue kontatu behar.
Eginbeharrekoa ulertu baduzue … Aurrera!
Erantzun taulako galderak azalpen-testurako informazioa biltzeko.
ZETA-HARREN DESKRIBAPENA
Bete duzue eskema? Orduan, behaketa-prozesuan idatzi zenuten egunerokoa berreskuratuko duzue eta beheko galderak erantzuteko erabiliko duzue. Horrela, behaketaren narrazioa sortuko duzue.
ZETA-HARREN BEHAKETAREN NARRAZIOA
BEHAKETAKO UNE GARRANTZITSUENAK:
Erantzun dituzue galderak? Orduan, egindako lana erakutsiko diozue elkarri. Zerbait falta dela uste baduzue, osatu denon artean, eta, gero, erakutsi bi taulak irakasleari zuzenketak egin ditzan.
Gogoratu ezazue ariketa honetan bildutako datuak erabiliko dituzuela testuak idazteko; prozedura zein izango den jakin nahi izanez gero, egin klik eta segi aurrera.