2.2. jarduera. Zeta-harrak zaintzen ikasten

Ikertzaile-lanetan trebatzeko aukera paregabea izango duzue, lagunok! Klaseko talde bakoitzean zuen zeta-harrak izango dituzue aste batzuetan. Gurekin dauden bitartean, eskulanetan prestatuko dugun zapata-kutxa berezia izango dute bizitoki.

Zuentzat oparia izango da, baina, aldi berean, ardura handia ere bai: zeta-harrak izaki bizidunak dira, beharrak dituzte, eta zuek "gurasoena" egin eta ondo zaindu beharko dituzue. Hori dela eta, taldekide guztiok hartu behar duzue zeta-harrak zaintzeko konpromisoa.

Hurrengo orrian aurkituko duzuen testuan irakurriko duzuenez, zeta-harren zaintze-lana oso erraza da, eta ez duzue inolako arazorik izango egunero betetzeko. Arretaz irakurri eta…

Esperientziarekin gozatu!