Aste batzuk daramatzazue zeta-harrak zaintzen eta behatzen. Orain arte ikusi eta ikasi duzuena oso baliagarria da animaliatxoak behar bezala zaintzeko eta ikertzaile-lanetan aritzeko, eta, horrez gain, irakaslearen laguntza jasotzen ari zarete dudak argitzeko edota arazoak konpontzeko; hortaz, primeran zabiltzate, lagunok.
Hala ere, oso lagungarria izaten da noizean behin autoebaluazioa egitea, alegia, nork bere buruari galdetzea nola dabilen lanean. Eta zuek, zer? Prest zaudete "zuen buruarekin" hitz egiteko? Bai? Orduan, irakurri arretaz beheko taulako esaldiak eta BAI edo EZ erantzun.
Bost esaldi horiez gain, beste batzuk prestatu dizkizuegu zeta-harrekin egiten ari zareten talde-lana aztertu dezazuen.
Irakurri arretaz eta, taldekideon artean komentatu ondoren, BAI edo EZ erantzun.
Orain arte egindako lana egokia den ala ez aztertu ondoren, azalpen-testuaren egitura prestatzen hasiko gara.
Egin klik eta jo hurrengo modulura.