4.1.4. ariketa. Behaketa-prozesuaren berri emateko aditzak landuko ditugu. Orainalditik lehenaldira

Aurreko ariketetan, deskribapenean zer aditz erabiltzen diren aztertu duzue, eta, oraingo honetan, zeta-harrekin gertatutakoa nola konta daitekeen ikusiko duzue.Gogoratuko duzuenez, zeta-harren egunerokoa idatzi zenuten eta, gero, prozesuaren une esanguratsuenak aukeratu zenituzten azken azalpenean erabiltzeko. Baina, azalpenaren eguna heltzen denean, behaketa amaituta egongo da; beraz, ezin izango dituzue gertaerak kontatu egun horretakoak balira bezala.

Ez kezkatu, lagunok! 3. moduluan erabilitako egunerokoa ekarri dugu adibide gisa goiko argibideak errazago ulertu ditzazuen.

Aditzak beste kolore batez idatzi ditugu, errazago aurkitu ditzazuen.

Irakurri testua arretaz, erreparatu aditzei eta erantzun beheko taulako galderei.

Ekainak 20, osteguna

A zer lasaitasuna! Azterketak amaitu dira eta oso nota onak atera ditut aurten. Andereño Maitek bihar zer txango egingo dugun azaldu digu: museo batera joango gara autobusean, eta zenbait artelan ikusiko ditugu bertan, baina isil-isilik egon behar dugu eta ondo portatu behar dugu …; egun aspergarria izango delako susmoa daukat.

GALDERAK ERANTZUN

1. Zer aditz-aldi erabili du Jonek egun horretako gertakarien berri emateko? Eman adibideak.

...........................................................................

2. Zer pertsona adierazten dute aditzok?

● Jonek berari gertatukoari buruz hitz egiten duenean (susmoa daukat), aditzak ....... pertsona adierazten du.

● Ekintzaren “protagonistak” Jon eta haren ikaskideak badira (joango gara), ....... pertsona adierazten dute.

● Jonek andereñori buruz hitz egiten duenean (azaldu digu), ordea, aditzek ....... pertsona adierazten dute.

Demagun ikaskide bati kontatu nahi diozuela Joni gertatutakoa. Nor izango da, orduan, narratzailea? Aldatu egingo da, ezta? Orain, zuek ibiliko zarete narratzaile, hortaz, aditzaren pertsona beste bat izango da:

Gaur ni berandu heldu naiz esan beharrean Gaur Jon berandu heldu da esango duzue.

Aurreko ariketetan antzemango zenuten bezala, 1. pertsonan zegoen aditza 3. pertsonan jarri dugu.

Orduan, jakingo zenukete beste lagun bati kontatzen Joni gertatutakoa? Probatu dezagun, bada!

Goiko testu bera erabiliko dugu, baina zuek izango zarete narratzaileak. Moldaketa txiki batzuk egin ditugu, aditzei errazago antzemateko. Aditzen bat aurkitu ezean, jo jatorrizko testura, bilatu bertan, jarri lehenaldian, eta beheko testuan txertatu.

Ea denak asmatzen dituzuen!

Falta diren aditzak asmatu

Ekainaren 20an azterketak amaitu ziren eta Jonek oso nota onak atera …………… . Andereño Maitek azaldu ………..... hurrengo egunean zer txango egingo ………: gelakoak museo batera joango ………..... autobusean, eta zenbait artelan ikusiko......................... bertan, baina isil-isilik egon behar ……….. eta ondo portatu behar …………; egun aspergarria izango zelako susmoa …………… Jonek.

Aurreko ariketa eginda, atzo edo aspaldi gertatutakoak kontatzeko lehenaldia erabiltzen dugula ikasi dugu. Orduan, nola kontatuko diezue ikaskideei zeta-harrei gertatutako guztia? Jakina, lagunok! Lehenaldian kontatuko diezue.

Goiko azalpena ulertu baduzue, hurrengo atalera jo dezakezue.

Aurrera, neska-mutilok!