A. Deskribapenean erabiliko ditugun aditzak aukeratzen
Laugarren moduluan ikusi genuenez, animalia bat deskribatzeko orainaldia eta bukatu gabeko aspektua erabiltzen dira aditzetan, kontatzen duguna ohiko ekintza baita. Adibide bat aztertuko dugu hobeto gogoratu dezazuen; zeta-harrei buruzko testu txiki bat duzue behean, eta guk aditz batzuk nabarmendu ditugu bertan. Begiratu testua arretaz eta idatzi aditzak beheko koadroan.
ADITZ BILA
Zeta-harra zomorro baten larba da, sitsaren edo gau-tximeletaren larba, hain zuzen ere. Zeta-harraren izen zientifikoa Bombyx mori da, eta Txinako iparraldekoa da jatorriz. Gaur egun zeta-harrak ez dira libre bizi naturan, eta etxeetan, eskoletan edo fabriketan hazten ditugu. Animalia hauek garrantzi handikoak dira lurralde batzuetako ekonomiarako, zeta-oihalaren ekoizle naturalak baitira.
Zeta-harrek marugatzearen hostoak baino ez dituzte jaten. Marugatze zuriaren hostoak izaten dira haientzat gustukoenak; halakoak jaten badituzte, osasuntsu haziko dira eta ekoizten duten zeta-haria kalitate handikoa izango da. Arrautzetatik ateratzen direnetik kapulua egiteko unea heldu arte, zeta-harrak jan eta jan arituko dira, gau eta egun, gelditu gabe.
Zeta-harrak deskribatzeko erabili daitezkeen aditzak:
....................................
....................................
...................................
....................................
....................................
....................................
....................................
B. Behaketa-prozesuaren berri emateko erabiliko ditugun aditzak aukeratzen
Gogoratzen duzue zer aditz erabiltzen dugun egunerokoan irakurritakoa lagun bati kontatzeko? Bai, horixe! Kontatzen duguna ekintza burutua denez, lehenaldia da aditz-denbora egokiena; bestalde, istorioaren protagonistak beste batzuk direnez, 3. pertsona erabiliko dugu. Hortaz, zeta-harren egunerokoaren berri emateko kontuan hartu beharreko oharra, lagunok.
Hala eta guztiz ere, trebatzen hasteko ariketa bat jarri dizuegu behean. Bertan, Jonen egunerokoaren pasarte bat ikusiko duzue, zenbait hitz edo hitz multzo azpimarratuta dituena.
Jakingo zenukete aditzei antzematen? Bilatu itzazue eta, gero, bildu testuaren ondoko zerrendan.
ADITZEI ANTZEMATEN
Jon eguerdiko hamabietan esnatu zen. Ohetik altxatu zenean, egun zoro haren ostean leher eginda zegoela konturatu zen. Begiak itxita zituela oraindik, ama teniente-koronelarena egiten hasi zen: logela txukundu behar zuela, txakurra atera behar zuela… Jon oporretan zegoen, baina atseden gutxi hartuko zuelako susmoa zuen.
Behaketa-prozesuaren berri emateko erabili daitezkeen aditzak:
..................................................
..................................................
..................................................
..................................................
..................................................
Testuetarako behar dituzuen aditzak aurkitu ondoren, beste hitz berezi batzuen bila abiatuko gara.