Ariketa honetan, aurrekoan ikusitakoa erabiltzen ikasiko duzue. Landare baten gaineko azalpentxo bat aurkituko duzue behean. Aditzek ihes egin dute testutik, eta beste lerro batean jarri dira denak, baina inolako ordenarik gabe.
Irakurri ezazue testua arretaz eta eraman ezazue aditz bakoitza dagokion tokira.
Amaitu duzue lana? Bete dituzue Hutsune guztiak? Orduan, jo irakaslearengana, berak lagunduko dizue-eta testua zuzentzen.
Zuzenketak bukatu ondoren, jo ezazue hurrengo orrira behaketa-prozesua nola kontatuko duzuen ikusteko.