Aurreko orrian ikusitakoa praktikan jartzeko unea heldu da, lagunok!
Ariketa honetan, azalpenerako paragrafoen ordena ezartzen edo, hobeto esanda, azalpenerako eskema osatzen ahaleginduko zarete. Lana txukunago egin dezazuen, kontzeptu-mapa bat jarri dugu behean; mapa hori aurreko ariketan ikasi duzuena aplikatzeko erabiliko duzue. Ariketa bukatu ondoren, ondo gordeko duzue, kontzeptu-mapa zuen azalpenaren oinarria izango baita.
Hona hemen ariketaren prozedura:
ü Mapa betetzen hasi baino lehen, ekar ezazue gogora aurreko ariketan egindakoa.
ü Gero, idatzi burbuila bakoitzean zeri buruz hitz egin behar den bertan.
(Nola bete dezakezuen ikusteko, erreparatu eredu gisa osatu dugun burbuilari.)
ü Kontzeptu-mapa bete ondoren, jo irakaslearengana zuzenketak egiteko.
ü Dena zuzendu ostean, gorde lana, oso baliagarria izango baita testua idazteko unean.
Ondo ulertu baduzue eta lanari ekiteko prest bazaudete, jo beheko dokumentura eta hasi eskema betetzen.
Deskripzio-testurako eskema bukatu ondoren, zeta-harren behaketa-prozesuaren berri emateko bidea aztertuko duzue, lagunok.