Eskolan gaudela, askotan izango dugu besteen aurrean zerbait kontatu beharra, baina, denok ez gara hizlari trebeak, eta lotsa dugulako edo zer esan ez dakigulako, egoera deserosoa izaten da gutako zenbaitentzat.
Kontu honetan ere argi dago, neska-mutilok! Ereduak hartu, aztertu, apur batean landu eta, dena argi dugunean, gurea egiten ahalegindu; horixe da, bada, ikasteko bidea. Ekingo diogu guk ere ahozkoan trebatzeari? Irakurri arretaz jarraitu beharreko prozedura:
Orain, egin klik eta ikusi bideoak arretaz:
Interesgarriak, ezta? Dena ulertu duzue? Zalantzaren bat baduzue, jo ezazue berriro bideoetara eta ikusi itzazue behar beste aldiz. Gero, ondorengo galderak erantzuten ahaleginduko zarete.
Azalpenaren egiturari erreparatzeko
Azalpenaren egokitasuna aztertzeko
Ulertu duzue esan duten guztia? Norbaiti ulertzeko zailtasunak izan badira, zein dira, zuen ustez, arrazoiak? Aukeratu hauen artean:
+ Baxuegi hitz egiten zuen eta lurrari begira.
+ Ez zuen ondo ahoskatzen eta arinegi hitz egiten zuen, dena tonu berean.
+ Ez zituen hitzak aurkitzen eta etenaldi luzeak egiten zituen.
Entzuleekiko jarreraz ohartzeko
Lehen esan dugunez, denok daukagu zer hobetu, eta besteei erakusteko zenbait gauza ere bai, jakina!
Jakin dakigu zuen hitzaldirako ideia pila atera duzuela bideoak aztertzen zenituzten bitartean, eta, horrez gain irakasleak zenbait pista eman dizue, ezta? Ikus dezagun, bada, zer ikasi duzuen egiten!