2.1.1. ariketa. Zer dira zeta-harrak? Nolakoak dira?

Informazioa biltzen hasteko, hona hemen zeta-harrei buruzko lehenengo dokumentua. Irakurri arretaz, baina...

Testua arretaz irakurri , baina…

...testuan esaten den guztia ulertzen ez baduzue, ez kezkatu! Oinarrizko informazioa baino ez duzue behar izango eta. Hala ere, zuen ustez garrantzitsua den hitzen bat ez baduzue ulertu, hiztegian bilatu edo irakasleari galdetu.

Copia de ZETA-HARRAk.doc

Informazioa erabiliko dugu galderak erantzuteko

Testu interesgarria, ezta? Dena ulertu duzue? Hitz asko bilatu behar izan dituzue? Hala ere, ziur gaude ideia garrantzitsuenei antzeman diezuela, eta ez duzuela arazorik izango jasotako informazioa erabiltzeko unean. Oraintxe ikusiko dugu!

Beheko fitxan testuari buruzko zenbait galdera duzue. Irakurri arretaz, pentsatu erantzuna eta, gero, adierazi idatziz. Hartu kontuan zenbait datu azken azalpenean erabiltzeko izango direla.

2.1.1.TESTUARI BURUZKO GALDETEGIA.doc

Geroko gordeko dugu

Galderak erantzun eta gero, oinarrizko informazioari erreparatzeko unea heldu da. Beheko taulan zeta-harren ezaugarriei buruzko zenbait esaldi duzue. Batzuek egia esaten dute eta beste batzuek gezurra. Egiazkoak direnak asmatzekotan, zuen azalpen-testurako lehenengo ideiak izango dituzue jasota.

Irakurri esaldiak, pentsatu ondo, eta markatu X batez egia direnak. Aurrera ba, lagunok!

Zer? Denak asmatu dituzue? Zalantzaren bat baduzue, irakasleak lagunduko dizue dena argitzen. Zuzendu ostean, jo hurrengo ariketara informazioa jasotzen jarraitzeko.