Aurreko orrialdeko arau guztiak ulertu dituzuen ala ez jakiteko, beste ariketa bat proposatzen dizuegu orain.
Taula bat aurkituko duzue behean. Taula horrek bi zutabe ditu: batean, zeta-harrak zaintzeko hainbat arau ageri dira; bestean, berriz, arauok bete ezean gertatuko dena idatzi dugu. Irakurri ondo bi zutabeak eta lotu atalak egiazko esaldiak osatzeko. Bukatu ostean, jo irakaslearengana zuzenketak egiteko.
Taulako esaldiak lotu ondoren, ondo ikasita izango duzue nola zaindu behar diren harrak; hortaz, zuzeneko behaketara eta datuen bilketara joko dugu. Nola egingo dugun jakin nahi izanez gero, jo ezazue hurrengo orrira.