Azalpen guztiak bukatu ondoren, beste talde batek ebaluatuko du zuen lana beheko txantiloia baliatuta.
Ikaskideen iritzia jaso ostean, egindako lana hobetzeko denbora hartuko duzue. Horretarako, irakaslearen laguntza izango duzue, eta, zuzenketa guztiak eginda, azalpen dotorea gauzatuko duzue 1. mailakoen aurrean. Egun horretako saioa grabatuz gero, zer hobekuntza izan duzuen ikusi ahal izango duzue.
Ahozko azalpenaren atala bukatuta, proiektua biribiltzeko pausoa emango duzue hurrengo orrian.