IRAKASLEAK AZALDU BEHARREKO LAN-PROZEDURA
Zuen azalpen-testua idazten hasi baino lehen, argibide bat edo beste jaso behar duzuelakoan gaude. Irakurri arretaz beheko prozedura:
Irudikatu zuen azalpen-testua soineko bat balitz bezala. Soinekoa egiteko, oihal zati batzuk moztu behar dira: bizkarraldea eta aurrekoa, maukak …; gero, oihal zatiak prest daudenean, josi egin behar dira, ezta? Horretarako, haria eta jostorratza erabili behar dira.Pentsatu pixka batean eta erantzun:- Zein dira zuen azalpen-testurako “oihal zatiak”?- Zer hari mota erabiliko duzue “oihal zati horiek” josteko?Bai, horixe! Zuen “oihal zatiak” orain arte egindako ariketak izango dira, eta “josteko haria” laugarren moduluan landu dituzuen hizkuntza baliabideak (aditzak, lexikoa, testu antolatzaileak,…)Jostun-lana egiteko, honako pauso hauei jarraituko diezue:
Lanari buruzko argibideak ulertu badituzue, segi aurrera!