1.2 Enkoadraketa

Kameraren objektiboak mugatzen duen errealitatearen zatia da enkoadraketa. Kameraren aurrealdean kokatuta dagoen espazioaren mozketa laukizuzena da, eta horren bidez, mugimenduan diren irudiak erakusten zaizkigu.

Markoaren adierazpen-balioa errealitatearen zati bat aukeratu eta gainerakoa baztertzea da. Hori oso baliagarria da, enkoadraketari esker errealitatea moztu eta ateratzea nahi ez duguna kendu egiten dugulako (adibidez, eszenaren inguruko teknikariak edo argitzaileak).

Era berean, kontuan hartu behar da, argazkigintzan bezala, enkoadraketaren barruan agertzen diren objektuak konposizio batean antolatzen direla. Beraz, enkoadraketa aldatzerakoan, konposizioa ere aldatu egingo da.

Hala zehazten da filmatu nahi dugun planorako bilatzen ari garen enkoadraketa. Aurrean dugun errealitatearen ebaki bat da, eta kameraren bisorean ikusten da

Laburbilduz, aurrean duen espazioaren zati mugatua eskaintzen digu kamerak. Enkoadraketa errealitate horren mozketa laukizuzen bat da, ikus-entzunezko lana zuzentzen ari den pertsonak hautatua. Hori dela eta, zuzendariak erabakitzen du lehenbizi zer enkoadraketa erakutsi nahi digun eta gero planoa filmatzen du.

Enkoadraketak moztutako errealitate baten irudikapena