1.3.2 Planoen angeluazioa

Angeluazioa kameraren lurretiko eta pertsonaiekiko posizioen arteko erlazioa da. Izan ere, ikuslearen sentsazioak alda daitezke, kameraren eta plano horizontalaren arteko angeluazioaren arabera.

Angeluazioa errealitatea behatzeko ikuspuntua da, eta helburu dramatikoetarako erabiltzen da. Kameraren kokapenaren arabera, hainbat ikuspuntu erabil daitezke, baina arruntena normala edo neutroa da.

Hona hemen angeluazio mota batzuk: