4.3 Planoen arteko trantsizioak

Hauek dira plano batetik besterako oinarrizko trantsizioak:

  • Ebaketa edo mozketa: Plano bat beste baten ondotik dator zuzenean. Akzioaren tokia eta unea ebaketa baten bidez aldatzen baditugu, nahikoa desberdina izan behar du hurrengo planoak, ikusleak eszena bera ikusten jarraitzen duela ez pentsatzeko modukoa.
    • Itzaltze (beltzera edo zurira): Plano bat pixkanaka desagertzean datzan trantsizioa da, pantaila beltzez edo zuriz geratu arte. Gero beste plano bat agertuko da bere ordez. Akatsa izango zen beltzera edo zurira itzaltzea eta ondoren eszena berera bueltatzea, ikusleari nahasmena eragingo liokeelako.
  • Itzaltze kateatua: Planoa desagertu egiten da pixkanaka, eta pantailan agertuz doan beste plano bati uzten dio tokia. Denbora igaro dela iradokitzen du, baina nolabait zabala den akzio baten barruan. Adibidez, horrelako trantsizio moten bidez, eraikin baten eraikuntza erakutsi daiteke hainbat fasetan.
  • Gortina: Pantailako irudi baten progresioak aurreko irudia desagerrarazten du desplazamenduz. Hainbat gortina mota daude, bere forma eta agertzeko moduaren arabera: albotikoa, bertikala, irisa, erronboa, etab.