Travellingak kamerak egiten dituen translazio-mugimenduak dira. Hala esaten zaie, kameraren desplazamendua errail batzuk erabilita lortzen delako. Travelling hitza ingelesezko to travel hitzetik dator, euskaraz bidaiatu esanahia duena.
Travellingak garabi batekin edo beste edozein euskarriren gainean ere egin daitezke, auto batean adibidez.
Travellingak egiteko hainbat tramankulu erabil daitezke: goiko ezkerreko irudian "Dolly" izenekoa, erdikoan "Elemack", eta eskuinekoan garabia.
Travelling motak:
Zoomari esker, interesgunetik hurbildu edo urrundu ahal gara, hartualdian distantzia fokala aldatuz eta enkoadraketaren zabalera aldatuz. Baina kamera mugitzen ez denez, hartualdiaren perspektiba ez da aldatuko.
Zooma erabili beharrean, atzeranzko travelling-a erabiltzen badugu (hau da, kamera pertsonaiarengandik urruntzen badugu), pertsonaiaren ingurune fisikoa erakusten duen emaitza errealistagoa lortuko dugu.
Steady camak askatasun handia eman dio kamerari, errailak, tripodeak, garabiak, etab. alde batera utzi ahal izan direlako. Mugimendu askea lortzeko aurrerapen itzela izan da, eta "kamera eskuan" estiloan egindako planoak inoiz baino egonkorrago eta garbiago har daitezke.
Garret Brownek asmatu zuen Steadicama 1976an. "Maraton Man" eta "Rocky" filmetan erabili zen lehenengo aldiz, baina Stanley Kubrickek "The Shining" filmearekin eman zion behin-betiko bultzada.