3.3 Gidoi literarioa

Filmaren argumentua zehaztu ondoren gidoi literarioa idazten da, akzioaren tokiak eta giroak deskribatzen dituena. Argumentuaren zabalpena da eta nobelatutako gidoia egitea bezalakoa da.

Gidoi literarioan filmeko eszenak eta elkarrizketak agertuko dira, baita pertsonaien, egoeren eta abarren ezaugarritzea ere. Kontakizun osoa eszenetan banantzen da, eta eszenak zenbatu egiten dira (eszena bakoitza espazio berean gertatutako akzioekin osatzen da).

Horrez gain, gidoi literarioa idazterakoan filmaren hainbat ezaugarri erabaki beharko ditugu, adibidez, drama edo komedia tratamendua emango badiogu, edo bestelakoak. Arreta berezia jarri beharko diegu giroari (akzioa izango den hiria eta tokiak zehazten dira) eta egoeren zehaztapenari.

Laburbilduta, hauek dira garatu behar diren atalak:

  • Eszenen ordena kronologikoa.
  • Eszenen kokapen fisikoa
  • Pertsonaien izaera eta nortasuna.
  • Protagonisten arteko elkarrizketak edo off-ahotsa.

Hona hemen gidoi literarioak eduki behar duen formatuaren adibide bat:

https://drive.google.com/file/d/0B-h-wKMnBXIJdFNRRG9EMFBOSm8/view?usp=sharing