Lehenengo taldean ikusiko dugu zelan trata daitekeen denbora filmaren iraupenaren eta kontakizunaren denboraren (denbora diegetikoa) arteko erlazioaren arabera:
- Egokitzapena: filmaren iraupena eta iradokitzen duen denbora berdinak direnean gertatzen da. Hau da, filmaren iraupena (irudikapenaren denbora) eta akzio-denboraren (denbora diegetikoa) arteko berdintasuna. Ez da oso erabilia, zaila delako lortzea. Kasurik ezagunenetako batzuk dira Fred Zinnemannen "High noon", Alfred Hitchcocken "Rope" edo Agnés Vardaren "Cléo de 5 à 7" filmak.
Azken aldian, itxuraz “denbora errealean” egindako filmetan ere denboraren egokitzapena erabiltzen da, ikusten ari garenari sinesgarritasun handiagoa emateko asmoarekin.