6-Plano orokor handia

Plano orokor handiek alde batera uzten dute giza gorputza eta osotasuna hartzen dute ardatz. Ekintza zer lekutan garatzen den deskribatzea dute helburu, eta pertsonaiek garrantzia galtzen dute.

Enkoadraketa honek ikus-eremu zabala hartzen du, eta esanahi epikoa du. Adibidez, paisaia handi bat agertzen denean eta, urrutira, zaldi bat trostan ikusten denean.

Plano orokor handia oso egokia da bataila bateko eszena handia edo paisaia ederra erakusteko. Plano panoramikoa ere deitzen zaio.