1.3.1 Plano motak

Plano motak txandatzeko posibilitatea da zinemaren eta antzerkiaren adierazkortasunaren arteko desber­dintasun handienetariko bat; izan ere, beti da enkoadraketa bera antzerkian: plano orokorra, akzio guztia osota­sunean erakusten duena. Antzerkiak, beraz, ezin eskain dezake gizakiaren aurpegieraren adieraz­kortasuna. Zineman, berriz, lehen planoarekin lortzen da hori.

Zineman zein komikian, bietan dira ugariak enkoadraketak eta planoak. Enkoadraketaren bidez, tamainaren arabera antolaturiko hainbat plano mota lortzen dira. Planoaren aukeraketa sekuentziaren barruan betetzen duen funtzio espresiboaren eta dramatikoaren araberakoa izango da.

Plano mota bakoitzak arreta-gune bat bideratzen du eta emozioak iradokitzeko ahalmen jakin bat du. Plano motek giza eskala hartzen dute erreferentziatzat. Hauek dira garrantzitsuenak: