3.4 Gidoi teknikoa

Gidoi literarioa abiapuntutzat hartuta, gidoi teknikoa idazten da. Filmaketak iraun bitartean, planoz plano kontuan izan behar diren xehetasunak biltzen dira gidoi teknikoan: argiztapena, plano mota eta angeluazioa, iraupena, soinua, etab. Horregatik esaten da gidoi teknikoak filma filmatzeko gida eta tresnatzat balio duela.

Gidoi teknikoa sortzerakoan, gidoi literarioaren edukia ikus-entzunezko narrazioaren ezaugarrietara egokitu beharko dugu. Horrek dakartza hartualdi eta eszena guztien garapena eta filmaketa egiteko era guztietako jarraibideak: planoen tamainak, hartualdi-angeluak, kamera-mugimenduak, erabilitako objektibo motak (fokalak, iragazki bereziak), etab.

Gidoi teknikoa hartualdi unitateetan edo planoetan dago banatuta (planoa bi mozketen artean grabatzen den hartualdi jarraia da). Fisikoki, gidoi teknikoak bi alde nagusi ditu: bat ikusten dena deskribatzeko eta bestea entzuten dena aipatzeko.

Hemen gidoi teknikoa idazteko txantiloi bat: