1-Xehetasun planoa

Xehetasun-planoak aurpegiaren oso alderdi edo xehetasun zehatzak erakusten ditu. Eskuen keinu bat, objektu bat, objektuaren alderdi bat edo pertsonaien detaileren bat erakusten digu kamerak. Plano mota honek errealitate zabalago baten oso zati txikia azpimarratzeko balio du. Ikuslearen arreta erakarri nahi du nabarmendu nahi duen xehetasunera.