Mugimendua zinemaren eta telebistaren funtsezko ezaugarria da. Mugimendurik gabe, ez legoke ez zinemarik, ez telebistarik, beraien gakoa errealitateko mugimendua irudikatzea da eta.
Ikus-entzunezko narrazioetan bi mugimendu mota agertzen dira:
Unitate honetan, kameraren mugimenduei buruz hitz egingo dugu. Bi talde nagusitan sailka daitezke kamerarekin egindako mugimenduak:
Panoramikak: kameraren errotazioa, bere ardatzaren inguruan.
Travellingak: kameraren desplazamendua edo translazioa.