2.2 Denboraren tratamendua

Filmeko denboraren tratamendua, adierazpen-baliabide gisa erabil daiteke. Hori egiteko hainbat modu daude, baina bi talde nagusitan sailkatuko ditugu: iraupenaren arabera eta ordenaren arabera.

Iraupenaren arabera: Lehenengo taldean ikusiko dugu zelan trata daitekeen denbora filmaren iraupena eta kontakizunaren denboraren (denbora diegetikoa) arteko erlazioaren arabera

Ordenaren arabera: Bigarren taldean ikusiko dugu zelan trata daiteke denbora istorioko gertakizunen ordenaren arabera.