1.1 Fotograma edo frame-a

Fotograma deritzon irudi finko anitzen segida da zinema; izan ere, irudi horiek abiadura jakin batean proiektatzean, mugimenduaren irudipena erakusten zaigu. Gaur egungo teknologia berriak direla eta, fotograma hitzaren ordez frame hitza erabiltzen da.

Plano bat filmatzean lortzen den argazki bakoitza da fotograma. Fotogramak funtsezko bi ezaugarri fisiko ditu zinemaren izaera ulertzeko:

    • Laua da, bi dimentsiokoa.
    • Koadro edo enkoadraketa laukizuzen batek mugatuta dago, filmaren formatuak hala inposatuta.